MUSIKA

Zizurkileko Blues Gaua, larunbatean

Zizurkileko XIII. Blues Gaua bihar egingo da, hilak 28, 23:00etatik aurrera. Jimmy Barnatan & The Cocooners, Atxulondo tabernan,   23:30etan, eta White Towels Blues Band eta Broken Brothers Brass Band, Egarri tabernan, 01:00etatik aurrera.

Jimmy Barnatan & The Cocooners talde espainiarrak country, blues, rockbilly eta swing estiloak jorratzen ditu. Barnatanek Room 13 hirugarren diskoa aurkeztuko du; disko horretan, gainera, aipatutako estiloko kantuez gain, irrati-nobela ere badakar. Irrati-nobelan Álex Ángulo, Adriana Ugarte eta El Gran Wyoming aktoreek parte hartu dute, izan ere, Barnatanek ibilbide oparoa egin du zinean eta telebistan; esaterako, Alex De La Iglesia zinegile bilbotarraren El Día de la Bestia filmean parte hartu zuen.

Broken Brothers Brass Band, berriz, nafarrak dira, eta New Orleansgo brass band-en Musika jotzen dute, bestelako estiloak baztertu gabe: hip-hop, blues, gospel, Jamaikako burru drumming bat, jazz garaikidea… “Inprobisazio sutsuz betetzen dira euren kontzertuak. Musika kaletarra, groove sendoz emana, sofistikatua tarteka, baina dantzarako aproposa”.

Azkenik, White Towels Blues Band talde gipuzkoarra, 2008. urtean eratua, eta swing eta blues estiloak jorratzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button