IKUS-ENTZUN

“Zirelako”, giza eskubideei buruzko film laburren erakusketa

Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak, Zinhezba elkartearekin batera, Zirelako Memoriei eta Giza Eskubideei buruzko film laburren erakusketa antolatu du. Maiatzaren 28an eta 29an egingo da Zirelako izeneko webgunean. Bi egunetako ekimenean, filmez gain, streaming bidezko hitzaldi-solasaldia izango da pelikulen hainbat zuzendari eta protagonistarekin.

Maiatzaren 28an, sei film laburrek osatutako Zirelako Aukeraketa aurkeztuko da. Modu batean edo bestean, lan horiek guztiek  giza eskubideen eta memoria historikoaren inguruko gaiak  jorratuko dituzte.
Hurrengo egunean, hamar filmek osaturiko Irudiak memorian programaren edukia ikusteko aukera eskainiko da. Film laburrak genero askotarikoak izango dira, dokumentalak, animazioa eta fikzioa. Azpimarratzekoa da aukeratutako lan gehienak emakumeek eginak direla.
Saio birtuala amaitzeko, azken egun horretan, 19:00etan, Zirelako YouTube kanalean film laburren zuzendari  eta protagonista batzuekin solasaldia egingo da (Esti Urresola, Maider Fernandez, Eduardo Vieitez, Gerard Vidal Cortes,…)

Zirelako programaren egitarauan, publikoak film onena bozkatu ahalko du eta lan irabazleak Gasteizko Udalaren Bizikidetza eta Aniztasunerako Zerbitzuaren aintzatespena eta zabaltzeko konpromisoa jasoko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu