LITERATURA

Zazpi liburu berri aurkeztuko dituzte Literaturian

 

Aurten zazpi argitaletxek liburu bana aurkeztuko dute Literaturiaren baitan; liburu berriak aurkezteko ekitaldiak egingo dira ekainaren 3an eta 4an. Hauek izango dira liburu berriak aurkeztuko dituzten argitaletxeak: Utriusque Vasconiae, Susa, Pamiela, Txalaparta, Igela, Maiatz, Elkar.

Hala, ostiralean, ekainak 3, Utriusque Vasconiae argitaletxeak Joseba Tobarren Anaitasun aldizkaritik finantza kapitalismora aurkeztuko du 11:30ean. Susak, berriz, Iñigo Aranbarriren Zamaontzia 12:00etan, eta, amaitzeko, 12:30ean Pamielak Karmele Igartuaren poesia liburu postumoa aurkeztuko du.

Larunbatean, aldiz, liburu hauek aurkeztuko dituzte: Goizalde Landabasoren Bränskint (Txalaparta) 11:30ean; Decameronen Hamar Ipuin (Igela) 12:00etan: Xabier Soubeleten Iza ote iza (Maiatz) 13:00etan, eta, azkenik, Alberto Ladron Aranaren Zer barkaturik ez (Elkar) 13:00etan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button