MUSIKA

Balerdi Balerdi talde mitikoaren kontzertua “Kantu eta Hitza” zikloan

Iruñeko Udalaren bultzadaz Kantu eta Hitza euskarazko musika programa ekainaren 22ra arte garatuko da. Hortaz, bihar, azken hitzordu bat izango duzue Balerdi Balerdi taldearekin.

Programa Rafa Rueda musikariaren kontzertuarekin abiatu zen, eta osteko kontzertuetako protagonistak honako hauek izan dira: maiatzak 25, Lumi; ekainak 1, Olaia Inziarte; eta ekainak 8, Sara Azurza; eta joan den astean Nahiak Nahi taldea aritu zen.

Diogun moduan, bihar, ekainaren 22an, Balerdi Balerdi talde mitikoaren txanda izango da. Nafar talde beteranoak Udaberri alua (2023) bere azken lana aurkeztuko du, binilo formatuan argitaratutako single-a. Udaberri alua eta Azken kanta abestiek osatzen dute lana eta, formatu digitalean, beste bi eman dituzte argitara: Gurpilen antzera eta Bizi bedi rock’n’rolla. Taldearen ibilbidean landu duten rock anitza, power-pop estiloa oinarri hartuta, folk, rythm-and-blues eta country ukituekin agertuko zaigu berriz ere kanta berri hauetan. Halaber, kanta berrien hitzek ikuspegi berezitik garatzen dute denboraren kontzientziaren gaia, aurreko lanean Galtzen ikasteko metodoa (2017) nagusitzen zena.

Taldekideak honako hauek dituzue: Toño Muro (ahots nagusia eta gitarra), Sergio Ibarrola, (bateria eta ahotsak), Petti (gitarra nagusia eta ahotsak), eta Anxel Iraola (baxua).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button