IKUS-ENTZUN

“Zinemagileen Artean” ekimenaren karabana

Egiptoko Kairoko Emakumeen Nazioarteko Zinemaldiaren 11. edizioa egiten ari da egunotan Azkuna Zentroan. Kultura Communication y Desarrollo KCD ONGD erakundeak Zinemagileen artean ekimenaren bidez emakumeek egindako zinemaren karabana berriz iritsi da Bilbora.

Zinemagileen artean ekimenak herrialde desberdinetan (Italia, Tanzania, Iran, Algeria eta Libanon) egindako bederatzi pelikula bilduko ditu. Filmekin batera, zuzendariak ere bertan izango dira gehienetan, “erakusketara hurbiltzen diren ikusleentzat erreferente izango diren emakumeak”.

Aurten, Egiptoko Amal Ramsis zuzendaria etorri da, eta berak inauguratu zuen ekimena joan den astelehenean. Gaurko saioan, Lolita Chávez Ixcaquic izango da. Berak aurkeztuko du 500 years izeneko dokumentala. Bertan Guatemalako historia hurbileko zenbait aldaketa politiko kontatzen dira. Ríos Montt presidenterengandik Otto Pérez Molina presidenterenganaino.

Ostegunean, Reine Mitri idazle eta zuzendaria etorriko da. Berak aurkeztuko du Lost in paradise dokumentala. Until the end of time izango da barikuan pantailaratuko den azken filma. Yasmine Chouikh zuzendaria bertarako da dokumentala presentatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button