IKUS-ENTZUN

Zinema eta Kooperazio emanaldiak Plateruenan

Herri indigenen beharrak, bizimodu, ikuskera, borroka, nahi eta esperantzei eginiko kantuak bilduko dira datorren astean Plateruenan, ikusi ahalko diren pelikula hauetan guztietan.
Mugarik Gabe erakundeak eta Plateruenak antolatu dute emanaldi hau, non Herri Indigenen Bideo eta Zinemaren IX. Jaialdiaren laginak erakutsiko diren.

Hala, irailaren 28an, Sacha Runa Yachay (Ekuador), La agenda de las mujeres en el proceso constituyente de Bolivia (Bolivia) eta Ti Tslaaj Xtalb´al (Guatemala) dokumentalak ikusi ahal izango dira.
Hurrengo egunean hilak 29, Far Away Future (Namibia), Annoto Enejutodo, El Tiempo ( Venezuela), Testigos de un etnocidio (Kolonbia) eta De volta a terra boa (Brasil) dokumentalak pantailaratuko dira.
Azken egunean Warmis, Epunas, mujeres de palabra (Bolivia) eta Tejuan uan in Xolalmej kampa tinemij (Mexiko) lanak emango dituzte.
Egunero ere, ZureVision SocialVision 3. Nazioarteko Spot Sozialen Lehiaketaren proiekzioa izango da.
Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira eta hauen inguruan hitzaldiak ere antolatu dira.

Plateruenak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button