ESZENA

“Lautan Hiru” antzerki-jaialdiak agur esango du gaur

Lautan Hiru jaialdiaren laugarren edizioa amaitzear da. Bilboko Udalak eta Euskaltzaindiak bidean jarri dute, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta BIRA Kultura eragileekin batera. Gehienbat, formatu txikiko lanak burutzen ari dira Lautan Hiru jaialdian, eta oro har, 15-40 minutuko piezak antzeztuko dira Euskaltzaindiaren egoitzan, BIRA Kulturan, Cafe Bar Bilbaon, eta 7Katu gaztetxean.

Aurtengo edizioa lau ostegunetan egiten ari da (otsailaren 3an, 10ean, 17an eta 24an), hortaz gaur, azken eguna izango da.

Gaurko saioan, honakoa piezak ikusteko abagunea izango da: Tribis-Baserri galdue Jon Ander Urresti, 19:00etan, Euskaltzaindian. Euskaltzaindiak antzerki-ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen. Aurten Les Bobe Bobe konpainiak jaso du laguntza, Udaberria heldu da lanagatik. Epaimahaiko kideen arabera, lan “bitxia eta ausarta da, haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz”. Pieza hori gaur, otsailak 24 estreinatuko da, 7Katu gaztetxean.
Azkenik, 21:00etan, BIRAn, Imanol Ituño eta Yogurinha Borova elkarrekin arituko dira Tatxan magia izeneko saioan.

Informazio guztia Euskaltzaindiak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button