IKUS-ENTZUN

“Zinema Afrikarrak: Emakumeei Begira” zikloa, Nafarroako Filmotekan

Iragan azaroaren 4an hasi zen Zinema Afrikarrak: Emakumeei Begira zikloa Nafarroako Filmotekan Le bonheur de Elza (Mariette Monpierre, 2011, Frantzia eta Guadalupe) filmaren emanaldiarekin. Bihar, halaber, programaren bigarren filma aurkeztuko dute, Chika Anadu-k idatzi eta zuzendutako B for Boy (2013, Nigeria), 20:00etatik aurrera.

Zikloaren xedea hauxe da: “(…) bai kamara aurrean eta atzean azken urte hauetan emakumeek eduki duten garrantzia nabarmendu nahi du. Hala, zikloan gai eta genero ezberdinetako lanak bildu dituzte, ikusleak espero ez duen kromatismo eta erliebe ezberdinetako filmak lortuz”.

Bada, bihar aurkeztuko den filmak 40 urteko emakume batek seme-alabak izateko sufritzen duen egoera itogarria kontatzen du: “Bere aitaginarreba eta amaginarrebek eta familiako helduek behin eta berriz tradizioa betetzea eskatzen diote, geroz eta jasanezinagoa da”.

Zikloaren baitan, beste bi film ikusi ahalko dira: 18an, Price of Love (Hermon Hailay, Etiopia, 2015) eta 25ean, While You Weren’t Looking (Catherine Steward, 2015, Hegoafrika).

Informazio gehiago: filmotecanavarra.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button