LITERATURA

Donostiako Guardetxea poesiaz blai

Donostiako Guardetxean, bihartik igandera bitartean, poesia nagusituko da, izan ere arte horren gaineko aste berezia antolatu baita bertan. Hala, errezitaldiak, antzezlanak, kontzertuak eta tailerrak egongo dira egun hauetan.

Bihar, ekainak 6, 17:00etan Juan Carlos Eguillor erakusketaren inaugurazioarekin hasiera emango zaio asteari. Beranduago kalejira poetikoa egingo da eta gauean, ikuskizun musikal eta poetikoa La zigarra y el grillo izenburupean.

Hurrengo egunean aipatzekoak dira egingo diren irakurketa poetikoak, Pablo González de Langarika, José Fernández de la Sota eta Julia Otxoaren eskutik.

Ekainaren 8an, Asier Vázquez-en Bésame entre la niebla poema-bildumaren aurkezpena egingo da eta Carla Badillo Coronado, Ángela Serna eta Juan Manuel Uríak poemak irakurriko dituzte. Antzerkia Metrokoadroka Kolektiboaren eskutik etorriko da Hura ez da lekua izeneko lanarekin.

Musikari erreparatuz gero, larunbatean 19:00etan, soinu-kontzertua eskainiko du Ibon RG-k, eta Jupiter Jon taldeak kontzertua egingo du gauean.

Igandean, ekainaren 10ean, Loty Negartik EPOJË- JEPOË poema- filmaren estreinaldia egingo du.

Egitarau osoa ikusi nahi baduzue hemen begiratu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button