BESTELAKOAK

“Ideiak Martxan” deialdia abian da Bilbon

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak Ideiak Martxan deialdia egin du Bilboko gazteen eta gazteen kolektiboen sormen ekimenetan laguntzeko, eta Bilboko bizitza soziala eta kulturala aberasteko.

Gazteek bakarka nahiz taldean parte hartu ahal izango dute, baina baldintza hauek bete ostean: 18 eta 35 urte bitartekoak izatea (1981-1998 urteen artean jaiotakoak;  eta Bilbon erroldatuta egon beharko dute eta taldean parte hartuz gero, gutxienez taldekideren batek egon beharko du Bilbon erroldatuta.

Udalerrirako interesgarriak eta lagungarriak diren proiektu sortzaileak eta berritzaileak onartuko dira, gai hauen inguruan: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, eszenikoak, musika, literatura, diseinua (grafikoa, interaktiboa, moda etab.), arkitektura, hirigintza eta ondarea, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak, zientzia eta teknologia (matematikak, ingeniaritza, eraginkortasun energetikoa, digitala…), kirola eta jarduera fisikoa, eta abar.

Proposamenak urtarrilaren 7tik otsailaren 15era bitartean (egun biak barne) aurkeztu ahalko dira.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button