MUSIKA

Peter Broderick estatubatuarrak joko du Markinan igande honetan

Peter Broderick kantariak bakarkako hainbat lan kaleratu ditu eta Danimarkako Efterklang taldeko kidea ere bada. Bai bakarka bai aipatutako taldean, musika lasaia eta esperimentala egiten du, non gitarra sotilak eta pianoren doinu erraz eta hipnotikoak nagusitzen diren.

Hainbat instrumentu jotzen ditu abilezia handiz (biolina, banjoa, mandolina eta pianoa batez ere) eta horregatik hainbat taldek berarekin kontatzen dute euren kontzertu, grabaketa edo jiratarako.
Europan bere azkenengo lana How they are aurkezten dabil eta gurean ere izango da. Kontzertua, Greg Haines ingelesak zabalduko du.

Musikak ez du Markina abandonatuko eta hilaren 25ean ere, 22.00etan, VI. Markina Shots! Rock Festival burutuko da Puro Chile, Norman eta Lobo Electrico taldeekin.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button