ESZENA

Asier Zabaletaren “Act of God” lana ikusteko parada

Asier Zabaletaren eta Ertza Antzerki Dantzaren eskutik Act of God lana ikusteko parada izango duzue hainbat tokitan datorren hilean: martxoaren 15an Donostiako Gasteszenan; 16an Lasarten, eta 24an Miarritzen.

Lanaren nondik norakoak Harkaitz Cano idazlearen hitzetan laburbiltzen da. “Geure erantzukizunetik askatzeko asmazioa ote da jainkoa? Askatasunari diogun izua baretzeko modua? Beste norbaitengan sinestearen poderioz, geure buruengan ez sinestekoa? Beldurrari errentagarritasuna ateratzeko era zikoitza, ala haraindiko munduen itxaropena? Zenbaitentzat herriaren opioa dena, kontsolamendua eta indarra emateko erritual sorta da beste batzuentzat. Batzuentzat sineskeria antolatua dena, bizitzaren zentzurik eza zedarritu eta arautzeko modua da bestetzuentzat. Gertaerak daude batetik, eta gertaera horien interpretazioa, bestetik. Gauzen zergatia haurren seta eta xalotasunarekin galdetzen dutenen begiradan kokatzen da Act Of God. Zer da komenigarriago, drama ilunari etsipen kristauarekin behatzea, ala datorrenari umore beltzarekin heltzea? Balio al dute garai berriotan berba zahar eta higatuek?
Hitza amaitzen den lekuan, ulua baino ez zaigu geratzen. Oihukatutako ulua, eta, zergatik ez, dantzatutako ulua.”

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button