MUSIKA

Adios, bye, agur… Sagarroi

"10 urtez jardun ondoren, Sagarroi musika taldeak guztioi agur esatea erabaki dugu. Kontzertu kutunez beteriko hamarkada oso bat izan da, Euskal Herria, Catalunya, Galizia, Madril, Alemania, Cuba, Francia, Suitza, Croazia, Eslovenia, Serbia, Italia, Errusia eta Japongo eszenatokietan", esan dute oharrean.

Garai horretan bost disko grabatu eta argitaratu dituzte: Meatzaldea ( Metak 2001), Euria ari duela (Metak 2003), Toulouse (Metak, 2004), Baleike (Kasba music, 2006) eta Haikua (autoproduzitua, 2008).

Horrez gain, Martxel Mariskalen liburuan oinarritua, ekoiztu eta zuzendu zuten Ezekiel antzezlan musikatua, baita Korrika Kulturalaren akzesita lortu. Kultur ekintza hau Euskalherriko antzokietan eszenaratu zuten, FTI eta Peces de Colores kolektiboekin batera.

"Bereziki eskertu nahiko genuke ibilbide honetan lagundu gaituzuen guztioi, eta ez dugu izenik aipatuko: asko zarete eta norbait ahaztuko genuke seguruena".

Sagarrroik bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button