BESTELAKOAK

VIII. Magia Topaketak

Bilboko Txurdinaga eta Otxarkoaga auzunetako zenbait plazatan eta udaltegian, mago eta ilusionismoaren profesional garrantzitsuen partaidetzarekin, antolatu diren VIII. Magia Topaketetako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da honezkero. Bi tailer antolatu dira eta Magia Topaketen zortzigarren edizioa dela eta antolatu diren jardueren barruan sartzen dira.

Hala, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak bi magia ikastaro antolatu ditu, eta datorren maiatzean eskainiko dira, Otxarkoagako Udaltegian, VIII. Magia Topaketekin bat etorrita. Jarduera 16 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta eta izen ematea apirilaren 23ra arte gauzatu ahal izango da. Hastapeneko ikastaroa maiatzaren 7an, 9an, 14an eta 16an burutuko da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Tailer honen xedea, edozein egoeratan burutu ahal diren truku errazak erakustea da. Hobekuntza ikastaroari dagokionez, maiatzaren 21ean, 23an, 28an eta 30ean izango da, ordutegi berberarekin. Kasu honetan, aurretik nolabaiteko ezagupenak dituzten partaideei, magiaren artearen oinarri diren teknika eta printzipio psikologikoetako batzuk erakutsiko zaizkie

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button