IKUS-ENTZUN

Zine musikala ikusgai MAZ Basauri jaialdian

Pop-rock independentea ardatz duen MAZ Basauri jaialdiaren bigarren edizioa egingo da maiatzen, eta egitarauren baitan zine musikalari buruzko zikloa izango da.

Searching for Sugar Man; No One Knows About Persian Cats; I’m not there (Bob Dylan); When you’re strange (The Doors); eta Joe Strummer: The Future Is Unwritten filmek osatzen dute zikloa.

Gaur bertan Bahman Ghobadi zinegile irandarraren No One Knows About Persian Cats (2009) proiektatuko da Basauriko Social Antzokian. Filmak Negar eta Ashkan musikarie indie-n gorabeherak kontatzen ditu. Diskoa grabatu eta kontzertua egin nahi dute, bai eta pasaporteak ere lortu Iranetik ospa egiteko.

Maiatzaren 9an, 60ko hamarkadako The Doors talde estatubatuarraren ibilbidea jorratzen duen When you’re strange (2009) dokumentala ikusi ahalko da. Tom DiCillo zinegilearen filma Johnny Depp-en off-eko ahotsak kontatzen du.

Malik Bendjelloul suediarrak 2012an estreinaturiko eta Oscar sarietan dokumental onenaren saria jaso duen Searching For Sugar Man filma izango da zikloan jasotako film garrantzitsuena. 60ko urteetako Detroit hiriko musikari misteriotsu baten istorioa jasotzen du, zeinak egundoko arrakasta erdietsi zuen Hego Afrikan. Emanaldia maiatzaren 16an izango da.

Maiatzaren 23an, Bob Dylan artista handiari buruzko I’m not there (2007) izango da ikusgai. Todd Haynes estatubatuarrak zuzendua, sei aktorek Dylanen azalean sartuko dira bere ibilbideko unerik garrantzitsuenak antzezteko.

Julien Temple zuzendari ezagunak filmatutako Joe Strummer: The Future Is Unwritten (2007) The Clash punk taldeko Joe Strummer abeslariaren gaineko dokumentala izango da azken hitzordua, maiatzaren 30ean.

Emanaldi guztiak Basauriko Basauriko Social Antzokian egingo dira, eta birritan proiektatuko dira, 20:00etan eta 22:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button