MUSIKA

Musika elektronika “GauArt” programan Gasteizen

Ben Sims eta Butterfly Kollektiv disc-jockeyak GauArt Artiumen eta Círculo Culture Clubaren gau elektronikoaren ekitaldi berezi baten protagonista izango dira bihar, ekainak 14. Hortxe ere Kike Pravda, Chema Nox, Antoni Maiowwi eta Triames musikariak ikusteko parada egongo da. Kontzertu bikoitza arratsaldeko zortzietan hasiko da Artiumen.

Jimmy Jazz Produccionesek sustatutako musika elektronikoko GauArt programaren barruan, Ben Sims britainiar ekoizle eta disk-jockey ezaguna izango da bihar, Artiumen.

Halarik ere, kontzertuak bi agertoki izango ditu, bat gorria eta bestea beltza, eta agertoki bikoitz horrek bere erreplika izango du gaueko ordu batetik aurrera, oraingo honetan Sala Círculo Culture Club-en, eta Sims-en ondoan, Antoni Maiovvi-k, Kike Pravda eta Butterfly Kollektiv eta Chema Nox bilduko dira.

Simsek agertoki beltza partekatuko du Kike Pravdarekin. Agertoki berean egongo da Chema Nox ere, Miranda de Ebroko Orosco areto ezagunean eta Vitoria-Gasteizko Pase Club-en eta Minisite Room-en jarduten dena. Bere estiloa techno, minimal eta house-ren nahasketa bat da.

Agertoki gorrian Butterfly Kollektiv egongo da, musika elektronikoari buruzko ikuspegi berezi eta guztiengandik desberdina duena, eta generoaren benetako sustraiak ahaztu gabe beti bere punturik aurreratuenera eramaten saiatzen dena.

Gora elektronika!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button