BESTELAKOAK

“Break On Stage”, kultura urbanoaren jaialdi ikusgarria

 

Break On Stage hiri kulturaren nazioarteko jaialdia apirilaren 20an egingo da Bilbao Arena kirol gunean. Makina bat adierazpide urbanok parte hartuko dute festa koloretsuan, hala nola, breakdance, popping, BMX (bizikletarekin akrobazioak), mapping 3D, video-jockey eta disko jartzaileak. Iazko ediziora 4.000 lagun inguru gerturatu ziren.

BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia formatu bakarreko ekitaldia da. Hala, eszenatoki bakarrean hiri kulturaren hainbat adierazpide biltzen dira, unean uneko nobedadeekin, eta modu ikusgarrian.

Aurtengo edizioan, break dance lehiaketa eta urteroko ekintzez gain, ondoko espezialistak arituko dira: breakdance, popping, BMX (bizikletarekin akrobazioak), mapping 3D, video-jockey, Dj…

Artistok Europako hainbat txokotatik etorritako dira, tartean, Estokolmo, Marseilla, Erroma, Madril, Bartzelona, Bilbo, Donostia eta Iruñea. Madrileko El Club de los Poetas Violentos rap talde mitikoaren kontzertua ere izango da gau partean.

Honatx egitarau osoa:

Egitaraua

20:00 1VS1 Bboying Battle Finala

20:15 Dj Lorena & DJ Put

20:30 BreakOnStage 2013, Hasiera

20:30 Deabru Beltzak, Breakdance eszenikoa

20:35 Mc Shintoma, Bideoklip berriaren estreinaldia

20:40 Legión Urbana, Street Dance ikuskizuna

20:45 Fusion Rockers, Breakdance eszenikoa

20:50 Brodas BR2, Ligth Urban Dance 1. ikuskizuna

20:55 Team rockers, Breakdance eszenikoa

21:00 Mottion Graffiti, Mapping & Graffiti show

21:05 Fusion`s Noise, Street Dance ikuskizuna

21:10 Unreals, Breakdance eszenikoa

21:15 Funklanders, BMX ikuskizuna

21:20 Brodas BR2, Ligth Urban Dance 2.Show-a

21:25 De Klan, Breakdance eszenikoa

21:30 Niki Tsappos, Hip Hop & Dancehall dantza.

21:35 2Vs2 Freestyle Girl Battle Finala

21:40 Vento, Cyr Wheel ikuskizuna

21:45 Duo Phorm, Dantza Urbanoa

21:50 Breakdance Battle final

21:55 Sari banaketa

22:00 Kontzertua CPV, El Club de los Poetas Violentos

23:30 Bukaera

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button