IKUS-ENTZUN

Zine “klaustrofobikue”, Azpeitiko Gaztetxean

Azpeitiko Gaztetxeak egitarau berezia ondu du, Zine ziklo klaustrofobikue. Egitarau horretan lau film bildu dituzte, baina guztiek ezaugarri komun bat dute, lokalizazio bakarrean filmatu direla: etxebizitza bat, gela bat…

Programazio itogarri hori bihar hasiko da, Mustang (Deniz Gamze Ergüven, 2015, Frantzia) filmaren emanaldiarekin, 21:00etatik aurrera.

Filmak bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatzen du. Udan, bost ahizpak eskolako mutilekin jolastuko dira Turkiako herrixka bateko hondartza batean. Ustezko jokabide ezmoral horren aurrean, osabak eta amamak neurriak hartuko dituzte nesken birjintasun gordetzeko asmoz, bai eta etorkizunean emazte eredugarriak izan daitezen. 2015ean, Europa Film Onenare saria jaso zuen Espainiako Goya sarietan.

Zikloa ondoko filmekin osatuko da: urtarrilaren 31n, Death and the Maiden (Roman Polanski, 1994, Britainia Handia); otsailaren 7an, 12 Angry Men (Sidney Lumet, 1957, AEB); eta, azkenik, otsailaren 14an, El angel exterminador (Luis Buñuel, 1962, Mexiko).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button