BESTELAKOAK

Monologoak eta garage-punk doinuak, Guardetxean

Donostiako Guardetxea lokaleko kideek bi ekitaldi iragarri dituzte asteburu honetarako. Hala, maiatzaren 3an, ostirala, Show Time. Monologos de carcajada izeneko saio umoretsua izango da, 21:30ean. Aitor Navarro, Alex Rabanal, Santi Calzada eta Jon Plazaola arituko dira barre-algarak eragiten.

Bestalde, maiatzaren 4an, larunbata, punk-rock eta garage-rock estiloko taldeek joko dute Guardetxean: Espainiako Caceres hiriko The Buildings eta Donostiako Las Primitivas.

Ttalde gipuzkoarra Arantxa (ahotsa eta gitarra); Maria (teklatua eta ahotsa); Jorge (baxua) eta Diego (bateria) musikariek osatzen dute. Punk estiloko kantu ilunak jotzen dituzte.

The Buildings Extremadurako bandak, berriz, psikodelia, pop, punk eta garage-rock estiloak jorratzen ditu. 2009an eratu zen taldea, eta 2012an I’m alone izeneko EPa argitaratu du Suny Day diskoetxearen laguntzarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button