BESTELAKOAK

"Bilboko Barrea" ekimenaren haritik Umorezko Mikroipuin Lehiaketa antolatu da

Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazioarteko I. Astea irailaren 22tik 26ra bitartean egingo da, eta horren barruan, mikroipuin lehiaketa bat antolatuko da.
Mikroipuinek umore giroa izan behar dute eta bidaiak izango dituzte mintzagai. Gehienez 100 hitz izan ditzakete eta datorren asteazken arte, hilak 15, bidali ahala dira.

Epaimahaikideen artean izango da Nazioarteko Astea sustatu duen Juan Bas idazle bilbotarra, Carolina Ontivero, Jose Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracinarekin batera.
Igandean, hilak 26, astearen amaierako ekitaldian, hamar ipuin finalistak irakurri eta irabazlearen izena jakinaraziko da. Saria bi pertsonarentzako Egiptorako bidaia izango da.

Hau guztia, Tom Sharpe, Forges, Michel Houellebecq edo Martin Amis bezalako egileen partaidetzaz antolatuko diren hitzaldi eta mahai-inguruekin batera dator. Jaialdiak adin guztiei zuzendutako era askotako ekitaldiak eskainiko ditu Areatzan instalatuko den karpan, irailaren 22tik 26ra bitartean .

L&V Comunicacion-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button