MUSIKA

Zarama taldeak hiru kantuko diskoa argitaratu du

Santurtziko Zarama taldeak Sinestezina hiru doinu biltzen dituen EPa argitaratu du Baga Biga diskoetxearekin. Bizkaitarrek plazaratzen duten bederatzigarren lana da.

Diskoari dagokionez, grabazioari izenburua ematen dion kantua Urreztieta Konexion taldeak grabatu zuen 1998ko Ibilaldirako. Talde horretan Zaramako taldekideak zeunden. Hortaz, kantua erreskatatzea erabaki dute. Oraingoan baina, jatorrizko hitzekin grabatu dute: “beti izan dugu gogoa jatorrizko testuarekin argitaratzeko, hor Euskal Herriko hainbat herritan jasan den hirigintza tamalgarriaz hitz egiten da”.

Bring a little lovig Australiako The Easybeats taldearen bertsioa da bigarren abestia. Talde horretan AC/DC banda ezaguneko Young anaiek jotzen zuten. “Los Bravos taldeak ospetsu egingo zuen gure artean geroago. Gustukoa dugu jotzea entseguetan eta orain lortu dugu grabaketa elebiduna egitea. Merkatua dagoen bezala ere singlearen filosofiara itzuli nahi izan dugu. Edizio txikiak eta ugariak egin nahi ditugu, jenderengana hobeto helarazteko”.

Azkenik, Johnny Cash musikari estatubatuarraren omenez beste talde batzuekin batera eginiko BELTZA. Bye, Bai, Cash (Gaztelupeko Hotsak) bilduman jasotako Jon & Jonhy Cash kantua bildu dute EP berri honetan. “(…) gure “country” kutsuko lehen abestia da…”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button