BESTELAKOAK

Paisaiak eta argazkilaritza

Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan,  Koldo Badillo argazkilariak mahai inguru bat eskainiko du: ¿Es la fotografía del paisaje natural un género menor? Ekitaldia, ostiralean, 18:00etan burutuko da.

Koldo Badillo biologoa da baina argazkigintzan aurkitu zuen bere pasioa. Horregatik natura-argazkigintza eta bidaia-erreportaietan espezializatu zen. Lanbidez kamerari, kamera-kontrolatzaile eta telebistako errealizadorea da.

Argazkigintza lehiaketetan sari ugari bildu ditu. Nabarmentzekoak: Mirones (2005), Nafarroako koloreak (2006), Kostalde bat, lau begirada (Boulevard Kutxa aretoa, 2008), eta Kaosetik Laberintora (2014-2015). Bidaia-aldizkarietan argitaratu ditu lanak: Euskalherria, Pirineos, Viajes y vacaciones, De viajes, National Geographic, … baita paisaia-liburutan ere: Orduña puerta del Señorío, Arboles singulares de España, etab.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button