BERTSOTAN

“XXXV. Basarri Bertsopaper Saria” abian da

Zarauzko Udalak euskara suspertu eta bertsogintzari lagundu nahian, XXXV. Basarri Bertsopaper Saria antolatu du. Sorta onenarentzako lehenengo saria: 1.500 euro eta txapela. Lanak aurkezteko epea uztailaren 31n amaituko da.

Bidali beharreko bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan behar ditu, eta nahi adina bertsopaper bidal daitezke. Lanak originalak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dira.

Lanak bidaltzeko helbidea honakoa duzue: Zarauzko Udala – Kultura Departamentua. Sanz Enea Kultur Etxea. Nafarroa kalea, 22 20800 Zarautz.

Aparteko gutun-azal itxi batean datu hauek jarriko dira: egilearen izena, helbidea, telefonoa eta beharrezkoak diren gainontzeko xehetasunak. Gutun-azalaren kanpoaldean izengoitia idatziko da.

Datu guztiak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button