BESTELAKOAK

Lesbiana eta feministen historia berriena Berrizen

Aldarte, Ikerketa eta Dokumentazioa Zentroak atonduriko Bidean: ezkutukotik ikusgaitasunera 1977-2007 ikusgai dago Berrizen. Erakusketak feministen kolektiboek eta mugimendu feministek, 1977az geroztik burutu duten lan politiko eta soziala jasotzen du, kartelak, aldizkariak eta dokumentuak tarteko.

Erakusketak kronologikoki antolaturiko 18 horma-irudi biltzen ditu, eta horien bitartez ibilbidea proposatzen da, lesbianen helburu eta errebindikazio nagusietatik abiatuta. Antolatzaileen hitzetan, “hasiera-hasieratik, ibiltaria izateko asmoarekin prestatu da erakusketa eta, beraz, hala nahi duten elkarte guztiek erabili ahal izango dute.

Horrez gain, Aldartek aukera eskaintzen du irudietan ikus daitekeenari buruzko hitzaldia emateko inaugurazioan, edo erakusketaren historia azaltzen duen beste formatu batean”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button