BESTELAKOAK

Bilboko Musika Eskolaren formazio tailerrak

Bilbao Musika Eskolak gai desberdinen inguruko zortzi formazio tailer antolatu ditu, irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle, konpositorei zuzendutakoak, besteak beste. Otsailaren 10 eta ekainaren 4 artean la Galeran burutuko dira tailerrak.

Jeronimo Martín irakasleak otsailaren 10, 17 eta 24an eta martxoaren 10ean,  diziplina-anitzeko konposaketarako zeinu-hizkuntza unibertsala darabilen Soundpainting ikastaro bat eskainiko du.  musikariei soilik zuzendutakoa.
Joserra Gutiérrezek partitura editoreak, sekuentziazio programak eta antzeko baliabideak erabiltzen erakutsiko du otsailak 24, martxoak 10 eta 24 eta apirilak 7an egingo den Konposizioa eta moldaketak teknologia berriekin tailerraren bitartez.
Mónica Linaresek ekainaren 2, 3 eta 4an, Biola eta biolina mindfulness izeneko ikastaroa ere egingo du. Pedro Estevanek ekainaren 2 eta 3an, Perkusio historikoa klasea eskainiko du. Jordi Albertek, Haizezko instrumentuei aplikatutako gorputz-teknikak irakatsiko ditu maiatzaren 5 eta 6an.
Apirilaren 28 eta 29an Luis Fernando Barandiaranek piano ikasleei Piano ikastaroa eskainiko die. Ghaith Almulhemek gitarra elektrikorako legato teknikaren ikastaro trinkoa egingo du martxoaren 10, 17, 24 eta 31an eta apirilaren 7an.
Tailer hauetako batzuk modu online-an egiteko aukera egongo da.

Informazioa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button