LITERATURA

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastak eta bere jaia

Aurten bost urte beteko ditu Xerezaderen Artxiboa literatur podcastak eta, aurreko urteetan egin duten moduan, lagunekin eta gonbidatu batzuekin jai bitxia egingo dute, azaroaren 11n, 20:00etan, Hika Ateneoko gela txikian. “Oraingoan udagoienean gatoz. Hozten hasi da, goiz iluntzen du eta jendeak epeletan biltzeko gogoa dauka. Aukera paregabea daukagu, hortaz, lagunekin eta gonbidatuekin elkartzeko eta istorio batzuk entzuteko”.

Jai honetan gonbidatuek Sojourner Truth, Ursula K. Le Guin, Ana Malagón, Goizalde Landabaso, T. C. Boyle eta Bernardo Atxagaren testuak irakurriko dituzte

Xerezaderen Artxiboa literatur podcastak Jasone Larrinagak eta Ana I. Moralesek egiten dituzte Bilbo Hiria Irratiko estudioan. Saioa Bilbo Hiria Irratian (96.0 FM) ere entzun daiteke astelehenero, arratsaldeko 17:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu