BESTELAKOAK

Euskara eta bizikidetzarako zubiak

Euskarari, aniztasunari eta bizikidetzari buruzko eztabaida-jardunaldi ireki bat, Zubideiak, antolatu da EHUn, maiatzaren 7an. Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskara Elkarteen Federazioak bultzatzen dute Zubideiak topagunea.

Elkarrizketatik abiatuta eta gune Ireki bezala antolatuta, topaketan aztertuko diren gai batzuk honakoak izango dira: zein ikuspegi duten etorri berriek euskarari buruz; nolako harremana dagoen Euskadin dauden hizkuntza desberdinen artean; edo nola euskarak lagun dezakeen esparru eta kultura desberdinetako harremanak sortzen.

Honatx bertaratuko dutenek erabiliko duten metodologia: “Topaketaren hasieran, parte-hartzaileek eurek erabakiko dituzte eztabaida-gaiak, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz harturik. Eztabaida-taldeak aukeratutako gaien inguruan antolatutako dira eta hainbat elkarrizketa-txanda egingo dira. Txanda bakoitzaren amaieran, taldeek elkarrekin partekatuko dituzte plazaratutako ideia guztiak, eta hortik aurrera talde berriak sortuko dira beste gai batzuk eztabaidatzeko. Topaketaren azken zatian txosten batean bilduko dira ekitaldian sortutako ideia eta proposamenak, eta txosten hori komunitatearekin partekatuko da”.

Informazio guztia hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button