BERTSOTAN

Xabier Terreros eta Joanes Illarregi zuzenean sailkatu dira NBTko finalera

Etxarri Aranatzen jokatu zen 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa. Hantxe Julio Soto, Xabier Terreros, Julen Zelaieta, Diego Riaño, Iker Gorosterrazu eta Iban Garro bildu ziren. Guztien aurretik Xabier Terrerosek eskuratu zituen puntu gehien (360,5), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Terrerosen atzetik sailkatu dira Julio Soto (358,5), Julen Zelaieta (355,5), Iker Gorosterrazu (338), Diego Riaño (307,5) eta Iban Garro (304,5).

Eta igandean, Lesakako Kultur Etxean jokaturiko saioan, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo, Xabat Illarregi, Alazne Untxalo, Saioa Alkaiza eta Eneko Fernandez bildu ziren. Saio puntuagarriaren ostean, Joanes Illarregik eskuratu zituen puntu gehien (375,5), eta hortaz, martxoaren 23an Iruñeko Anaitasunan jokatuko den finalerako txartela eskuratu zuen. Bere atzetik Eneko Fernandez (359), Xabat Illarregi (356,5), Saioa Alkaiza (344,5), Josu Sanjurjo (341) eta Alazne Untxalo Erregerena (335,5) sailkatu ziren.

Horrenbestez, osatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalean arituko diren zortzi bertsolarien zerrenda. Hauek izango dira txapelaren bila arituko direnak: Eneko Lazkoz, Xabier Terreros, Joanes Illarregi, Eneko Fernandez, Julio Soto, Xabat Illarregi, Julen Zelaieta eta Xabi Maia.

Egurre gazteak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button