MUSIKA

Western Standard Time Ska Orchestra-k Bilbon joko du apirilean

AEBetako Western Standard Time Ska Orchestra-k (WST) Bilboko Kafe Antzokian joko du apirilaren 26an; hamabost musikari inguruk hartuko dute oholtza, ska tropikala eta Big Band formatuko jazza uztartzeko. Estatubatuarrekin batera The Uppertones izango dira.

2012an eratu zen egitasmo handi hau, AEBetako Mendebal Kostaldean; ska eszenaren baitan, supertalde bat dela esan ohi da.

Hala, WSTk askotariko musikak zabaltzen ditu oholtzan, tartean, jazz, world music, latin eta Jamaikako erritmoak. Brixton promotorearen hitzetan, “musika organikoa, kitzikagarria eta dantzagarria”.

Atal erritmikoan parte hartzen duten musikariak ibilbide luzea egin dute jazz esparruan. The Clayton Hamilton Jazz Orchestra, Gordon Goodwin’s Big Phat Band, Bob Mintzer Big Band eta Brian Setzer Orchestra bandetan aritutako musikariak dira.
Jamaikako musikaz, berriz, The Aggrolites, Jimmy Cliff, Hepcat, Yeska eta Beastie Boys taldeetako kide ohiak arduratzen dira.
Los Angeles hiriko Hepcat taldeko Greg Lee, gainera, abeslari arituko da.

Orain arte, bi disko plazaratu dituzte, azkena, iaz. Lan horretan kantu ilunagoak bildu dituzte, haien soinuaren alde gordinena eta gogorrena erakutsiz. Hala, 60ko urteetako ska estiloaren doinuetan murgildu dira.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button