BESTELAKOAK

Gaztea nintzenean

Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak Narrazioen XIII. Lehiaketa deitu du Gaztea nintzenean lelopean.

Nahi duten egile guztiek parte har dezakete, baina honako modalitateak daude: A kategoria (18 urtera arte), B kategoria (19 urtetik 30 urtera), C kategoria (31 urtetik 55 urtera) eta D kategoria (56 urtetik gora).

Partaide bakoitzak gehienez narrazio bi aurkeztu ahal izango ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, sei folioko luzerarekin, alde bakarretik idatzita.
Lehiaketan parte hartzen dutenek hiruna kopia aurkeztu beharko dituzte eta idazlanek izenburua edo izengoitia eduki beharko dute. Kartazal itxian, egilearen datuak sartuko dira (izena, deiturak, helbidea, adina, telefonoa eta, posiblea bada, posta elektronikoa). Lanak helbide honetara bidaliko dira: Jose Ramon Aketxe, 11 – 48940 Leioa.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 26an amaituko da, eta ekainaren 8an sari banaketa egingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button