BESTELAKOAK

“Hirikilabs Plaza” deialdia, Tabakaleran

Kultura librea, diseinu irekia eta ezagutza partekatua sustatzen dituen Hirikilabs Plaza proiektuen deialdian teknologia edota kultura digitalarekin zer ikusia duen proposamen bat aurkeztu daiteke. Martxoa eta uztaila bitarte garatuko diren proiektuak aurkezteko epea  otsailaren 2a da. Argi ibili!

Hirikilabs Plazan garatzen diren proiektuak teknologiaren erabilera sortzailea, kritikoa eta sozialean oinarritu behar dira, eta horien helburua “erabilera berriak esperimentatzea, euskarri berriak saiatzea, prozesuak erraztea eta eskuragarri bihurtzea” da.

Proiektuak irekiak izango dira, besteekin partekatzeko eta lortutako emaitzak lantegi, hitzaldi edo internet bidez ikusgarriak egiteko xedearekin, horretarako blog edo webgune baten bidez azalduko dira tutorialak sortuz edo lizentzia irekia duten artxibategi digitalak partekatuz. 

Otsailaren 23an izena eman duten proiektuen aurkezpen irekia egingo dute, eta data horretatik aurrera lanean hasiko dira elkarrekin, osteguneroko saioetan.
Proiektu bat aurkeztu nahi baduzue: https://www.tabakalera.eu/eu/node/13668

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button