IKUS-ENTZUN

“Art and Craf” dokumentala, Elorrion eta Bilbon

Art and Craft (Sam Cullman eta Jennifer Grausman, 2014, AEB) filmak Mark Landis AEBetan izandako arte faltsifikatzaile handienaren bizitza jasotzen du. 30 urtez, herrialde osoko museoetako arduradun gehienak engainatu zituen, mota guztietako imitazioekin, tartean, XV. mendeko artelanak edo Picassoren piezak.

Dokumentala ikusgai izango da gaur, Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30etik aurrera. Maiatzaren 28an, berriz, Bilboko Multicine aretoetan aurkeztuko da, 20:00etan. Emanaldiak Hileko dokumentala zikloaren baitan egingo dira.

Filmaren protagonista Mark Landisen ekintzak oso misteriotsuak izan ziren, eta horien bitartez milioika dolar irabazi omen ditu. Horretaz gainera, diru-kopuru handiak ematen ditu, abade edo filantropo eskuzabal mozorrotuta. Behin, Cincinnatiko Museoko Erregistroko buru Matthew Leininger-i ziria sartu zion bere faltsifikazio bat tarteko, eta harrezkeroztik, museoko langilea erabat obsesionatua dago faltsifikatzailearekin. Bien arteko liskarra nabarmen konplikatuko da, eta ezustekoak ere gertatuko dira filmean.

Filma Tribeca hiriko zine-jaialdiko atal ofizialean lehiatu da, bai eta Kanadako Hot Docs jaialdiaren sekzio ofizialean ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button