BESTELAKOAK

Fortun musika-kartel egilearen erakusketa, Irunen

Fortun musikaria ez ezik (betaria jo du hainbat taldetan, Rayo Laser, Lazy Lizard, Küm…), kontzertuen kartel egilea ere bada. Hala, artista gipuzkoarraren lan berrienetakoa Belako taldeak laster argitaratuko duen diskoaren harira egingo duen bira zabalaren berri ematen duena da.

Bada, ostiralean, azaroak 6, …one, two, three, FORT! izenburuko erakusketa inauguratuko du Irungo Martindozenea Gaztelekuan. Erakusketa zabalik izango da hilabetez, eta bertan, collage teknikan oinarritutako kontzertuen kartelak izango dira ikusgai.
Musikak eta diseinuak bat egiten dute, eta lanek egitura berezia eta koloreen elkarketa leuna izaten dute. Erakusketa honetan, artistaren azken lanen fusioa dago ikusgai, eta collage orekatu, zorrotz eta harrigarrien bitartez, Iñaki Gonzalezen mundu fantastikoko istorio eta pertsonaiak azaltzen dira. 

Fortunen esanetan, “Normalean hiru teknika erabiltzen ditut: kollage-a, bektoriala eta ilustrazioak. Azken bi teknikak aurrerago egingo ditudan erakusketetan erakutsiko ditut”.

Gipuzkoarrak jada hamar urte daramatza kontzertuen kartelak egiten, baina erakusketa lagin bat baino ez du bildu. “Gutxi batzuk bildu ditut soilik, alegia ez dira egin ditudan hamarrena ere”.

Erakusketarekin batera, Fortunek, abenduaren 4an, afixen diseinuari buruzko tailerra zuzenduko du. “Konposizioa, fokatzea, teknika etab. landuko ditugu”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button