MUSIKA

“Urtarrijazz” musika zikloa, Iruñean

Hil osoan, Iruñeko Sanduzelaiko Civivoxan, Urtarrijazz zikloa garatuko da. Zikloa joan den astean hasi zen J.E.L. Trío eta Iñigo Ruiz de Gordejuela partaidetzarekin. Gaur ere, urtarrilak 18, beste kontzertu interesgarri bat atondu dute.

Txuma Flamarique Band  arituko da gaur, 19:30ean. Taldearen errepertorioan jazza eta bluesarekin batera beste hainbat estilo landuko dituzte: funkya, bossa eta sanba, besteak beste. Antolatzaileen arabera, “Txuma Flamariquek, bere ibilbidean, hainbat estilo fusionatu ditu; hasi rock estilotik Afrikako erritmoetaraino. Ibilbide horrek musikari gisa bere sormenari irteera eman dio, eta gitarra- jotzaile eta konpositore gisa egindako lan pertsonala eta izan duen bilakaera erakusten dituzten gaietan islatu da. Ibilbide-lagun ditu sinesgarritasun handiko musikariak, profesionalak, zuzenean zein estudioan egindako lan ugarik bermatua.”

Zikloa honako hitzorduekin osatuko da:  Diyeipetea eta Patxi Tapiz-en La vuelta al jazz en 80 nombres izeneko hitzaldia (urtarrilak 21); Alberto Arteta (urtarrilak 25); eta The Slang Trío eta Darío Arciniega (urtarrilak 31) taldea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button