BESTELAKOAK

“Idatz & Mintz” aldizkariaren 52. alea kalean da

Labayru Ikastegiak argitaratu du Idatz & Mintz aldizkariaren 52. Alea. Jakinarazpenean aldizkarian plazaratu diren hainbat testuren gaineko informazioa dator.

Ohiko egiturari jarraituz, sarreratzat Adolfo Arejitak Bizkaiko sermolari baten testua dakar. Ahorik Aho atalean, Jabier Kalzakortak oraingoan Andre Emili baladaren eredu orain arte ezezaguna dakar, Azkuek batutako batekin konparatzeko.
Sorkuntza aldetik, narrazioan Iratxe Ormatza eta Amaia Iturbideren narrazioak datoz, eta hauekin batera, Luigi Anselmi eta Miren Agur Meaberen poemak. Andres Urrutiak Charles Nodierren testu bat euskaratu du.

Eta liburuen iruzkinetan, Sebastian Gartzia Trujillok Bitoriano Gandiagaren Gabon dut anuntzio, Arantza Etxebarriak Juan Gorostidiren Lau kantari eta Josu Bijueskak Joseba Sarrionandiaren Moroak gara behelaino artean? liburuen gainean idatzi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button