BESTELAKOAK

Durangaldeko Maketa Lehiaketaren bigarren edizioa

Amorebieta-Etxanoko, Abadiñoko, Durangoko eta Iurretako gazteria sailek, estilo guztietako musika jotzen duten musika taldeei zuzenduta dagoen Durangaldeko Maketa Lehiaketaren bigarren edizioa abian jarri dute. Lehiaketan parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 10ean hasi eta martxoaren 7ra arte eman ahalko dute izena. Martxoaren 10ean jakinaraziko da zein diren hautatzen diren taldeak.

Kontzerturako errepertorioaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta kontzertu bakoitzean lau bertsio sartu ahal izango ditu taldeak gehienez jota. Gainerakoek beraien gai orijinalak jo beharko dituzte. Hautatzen diren 9 taldeek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Zelaietako kontzertu gelan.

Talderik onenak 1.500 euroko saria jasoko du eta euskaraz dagoen abestirik onenak, berriz, 500 euroko saria.

Musikaren alorreko profesionalek eta antolatzaileen arteko teknikariek osatuko dute epaimahaia. Aukeraketa egingo dute bidaltzen diren maketen artean, ahotsaren nortasunaren, exekuzioaren kalitatearen (erritmoa, afinazioa, koordinazioa) eta konponketen aberastasunaren (egiturak, harmonia-sekuentziak eta estiloari egokitutako akordeak) arloko irizpideei eta zuzeneko lanean erakusten duten potentzialari erreparatuta.

Informazio gehiago www.ametxgazteria.net  webgunean eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button