BESTELAKOAK

Asteburu honetan kultur arteko hiriburua bilakatuko da Antzuola Mundubira jaialdiarekin

Mundubira, kultur aniztasunaren, lurraldeen jasangarritasunaren eta herri eta pertsonen arteko elkartasunaren jaia da. Hiru egunez, maiatzaren 28tik 30era, Antzuola gune ezberdinetan banatuko da eta munduko hainbat herrietako jendez eta euren kulturez beteko da.

Kalebarren eta herriko plazan gastronomia ezberdinak probatzeko aukera izango da eta Buztinzurin berriz, artisauak egongo dira euren lanak erakusten eta saltzen. Produktu ekologikoak ere erosi ahal izango dira Kalebarren jarriko diren postuetan.

Larunbata eta igandea izango dira ekitaldi gehien jasoko dituzten egunak. Horrela, batukada, Euskal Herriko Bulder Txapelketa, antzerkia, munduko dantzak ikasteko tailerrak eta kale animazioak egongo dira, besteak beste.

Kontzertu guztiak Mundubira eszenatokian izango dira. Larunbatean Klak!Son eta Rumba Vella irekiko dute eszenatokia 12:00etan eta 19:00etatik aurrera Baiäo Brasil, Gose eta Ojos de brujo taldeek joko dute.

Igandean, Thomson taldea izango da joko duen lehena 13:30ean eta arratsaldeko 6etan Gangbé Brass Band eta Tacumah reggae Band taldeak arituko dira.

Mundubira Arrasaten egin zen lehenengoz 2005. urtean. Harez geroztik, Gipuzkoako beste lau herrietan egin da, arrakasta handia lortuz.

Mundubirak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button