IKUS-ENTZUN

“Udan zinea zure auzoan” programa, Bilbon

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Udan zinea zure auzoan programa abiatuko du datorren asteartean. Egun horretan, (uztailaren 19an) arrakasta handia lortu duen Emilio Martinez Lazaroren 8 apellidos catalanes (2014) eskainiko da Casilda Iturrizar parkean.

Uztailaren 21ean izango da bigarren saioa, eta euskal film bat izango da protagonista: Telmo Esnalek eta Asier Altunak zuzendutako Aupa Etxebeste lana. Euskarazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Uztailaren 26an, Funikularraren plazan, Zinebik ekoiztutako Bilbao-Bizkaia. Exerior-Día filma eskainiko da, bi hizkuntzatan. Uztaileko programazioa 28an itxiko da, Abusuko Ibaizabal zelaian, bi Oscar eta Urrezko hiru Globo irabazi zituen Moulin Rouge (2001) musikalarekin.

Abuztuan beste lau zine saio programatu dira: abuztuaren 2an, Regreso al futuro (1985) eta 11n, Gremlins (1984), Otxarkoagan eta Santutxun, hurrenez hurren. Eta Javier Ruiz Calderak zuzendu duen Anacleto: Agente secreto (2015), Zorrotzako Azoka plazan, (abuztuaren 4an) eta El viento se levanta” (2013), Hayao Miyazakiren animaziozko filma, Errekaldeko plazan (abuztuaren 9an).

Emanaldi guztiak gaueko 21:30ean hasiko dira, eta aurretik duela gutxi egindako euskal film labur bat eskainiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button