LITERATURA

Euskal Liburuaren Gaua 2014

Euskal Liburuaren Gaua ekitaldiaren zazpigarren edizioa Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egingo da gaur, 19:30ean.

Ekimen honetan euskal liburugintzan ibilbide handia izan duen aditu bati Dabilen Elea saria ematen zaio. Aurten errekonozimendu gisa, Dabilen Elea saria jasoko duena Jon Zabaleta izango da.
Aurreko urteetako saridunak honakoak izan dira: Antton Olariaga (2008), Joan Mari Torrealdai (2009), Itxaropena inprimategia (2010), Mariasun Landa (2011), Joxe Azurmendi (2012) eta Xabier Olarra (2013).

Jon Zabaleta (Hernani, Gipuzkoa, 1950) marrazkilaria da eta Debako Arte Eskolako partaidea; grafiko lanak egiten zituen han. Umorezko marrazkigintza landu du Euskadi Sioux, Berriak, Egin eta Euskaldunon Egunkarian, inoiz edo behin baita Hitz, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan ere. Haurrentzako liburuetako marrazkigile izan da 75en bat liburutan eta Ipurbeltz komikiko lankide. Pintura-erakusketak ere egin ditu Iruñean, Donostian eta Hondarribian.

Ekimena Euskal Editoreen Elkartea, Euskal Idazleen Elkartea, Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea, Galtzagorri eta Euskal Irudigileen Elkarteak antolatzen dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button