BESTELAKOAK

Aberastasun kulturala ospatzeko jardunaldia, “Gau Irekia”

Gau Irekiak bere hamaikagarren edizioa ospatuko du Bilboko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako hainbat gune, kale eta plazatan, eta bertako aberastasun kulturala balioan jartzeko jardunaldia izango da.

Gau Irekia lankidetza eta aldarrikapena sustatu nahi duen jaialdi da, eta tokiko bizitza kulturalaren parte-hartze aktiboa bultzatu nahi du bertako auzotar, artista, elkarte eta erakundeen artean, hango kaleak eta espazioak artez eta kulturaz hornituz.

Hamaikagarren edizioaren ondoren, “Gau Irekiak gauera itzuli nahi du: eguzkia erortzen denean, auzoko argiak piztu eta Auzo Garaiak argiztatzen direnean irten. Ultrasoinuak entzun nahi ditugu, gaueko ikusmena garatu, gure auzoetako kaleetan eta espazioetan elkar topatu nahi gara indartsuago bihurtzeko. Gau Irekia 2023 sorginkeria kolektiboa izatea nahi dugu, gure auzoetako kultur aniztasuna, ezohikoa, ezberdintasuna eta disidentzia aldarrikatzeko.”

Programazioak 55 proposamen biltzen ditu, 47 espaziotan ikusgai izango direnak. Denetarik izango da: hainbat pieza eszeniko, dantza, kontzertuak, ekintza performatiboak, gaueko ibilbideak, parte hartzeko esku-hartze artistikoak, queer eta euskal ekoizleen musika elektronikoko saioak, proiekzio ziklo ibiltari bat, irrati komunitario berriaren aurkezpena, instalazio inmersioboak, borroka antikolonialari buruzko hitzaldiak eta txikientzako tailerrak.

Gau Irekia tokiko proiektuaren programa osoa Ikusteko: gauirekia.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button