BESTELAKOAK

“Zure fetitxe-objektua”

Irungo Udalak eta Artitadetó Elkarteak nahi duen pertsona guztientzat 2012ko zure fetitxe-objektua izeneko lehiaketan parte-hartzera deitu dute.

2013ko otsailaren 22an, IRUN Factoy sorkuntza-fabrika inauguratuko da eta gune berri hau ikus-entzunezkoetako eta arte plastikoetako sorkuntzarako erabiliko da. Lekua inauguratzeko, lehiaketa honetara bidalitako argazki onenekin erakusketa bat egin nahi dute bertako kideek.

Helburua da birziklatu duzuen, kalean edo beste edozein lekutan aurkitu duzuen edo erabiltzen ez diren materialez egindako objektu bati argazki bat egitea.

Halakoa da gonbitea: “Egin ezazu argazki polit bat, eta bidali hona:irunfactory@irun.org”. Formatua: 13 x18 cm- erresoluzio minimoa 150dpi – jpeg artxiboa

Lanak bidaltzeko azken eguna otsailaren 15a da. Lanarekin batera ohiko datuak bidali beharko dituzue: izena, bizitokia eta posta elektronikoa.

Posta elektronikoz jakinaraziko dute, zuen argazkia hautatua izan ote den.

Anima zaitez parte hartzera!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button