BESTELAKOAK

Idazten ikasten

Ikasleak euskaraz edozein testu-mota idazteko gaitzea da helburua, dela idazketa literarioa, dela idazketa profesionala. Baita norbere testuak zuzentzen ikasi eta beste batzuei idazten erakustea ere. Horretarako ikasketak praktikoak izango dira. Hasiera hasieratik ikaslearen gaitasunetik abiarazi eta helburu duten idazketa-motara joko dute.

Aurten irakasle ibiliko direnen artean Andu Lertxundi, Edorta Jimenez, Pako Aristi, Aizpea Goenaga, Tere Irastorza, Itziar Gomez, Iñaki Zubeldia eta Fito Rodriguez egongo dira.
Bi ikasturtetan burutzen da 300 ordutako ikastaroa. Lehenengo ikasturtean, 150 ordu (120 presentzialak eta 30 telematikoak). Bigarren ikasturtean, 150 ordu (100 presentzialak eta 50 telematikoak). Ikastorduak larunbatetan izango dira, goizeko 9etatik 13:30etara, Bergarako UNEDeko Ikastetxe Elkartuan.

Jakingarri guztiak hemen dituzue.

Idazten-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button