BESTELAKOAK

Munduko Jendeen Jaialdia, aurrera ekainaren 22ra arte

Bilbon egin ohi den Kultur Artekotasunaren Aldeko Topagunearen 6. edizioa ekainaren 16an hasi zen eta 22an amaituko da. “Gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako jarrerak bultzatzea, kultur arteko harremanak eta gizarte-sentsibilizazioa sustatzea eta arrazismoa eta xenofobia ez onartzea izango dira Munduko Jendeen Jaialdiko seigarren edizioaren helburuak”. 

Aurtengo edizioa 59 gizarte-erakundek eta 2 GKEk antolatu dute instituzioen laguntzarekin. Hala, egitarau kultural oparoa atondu dute aurten. Gaur bertan, ekainak 18, Bilbao, punto de encuentro fotográfico argazki erakusketa inauguratuko dute 19:00etan eta ordu erdi geroago poesia saioa Poetalia elkartearen eskutik. Bi jarduera horiek EHUko Esperientzia Gelen aretoan egingo dira.

Bihar, ekainak 19, gizarte justiziaren aldeko eta berdintasun ezaren aldeko foroa egingo dute EHUko Esperientzia Gelen Erdiko Patioan. Hala, 16:00etatik 20:00etara arte Bolibia, Kuba, Ekuador, Venezuela eta Euskadiko adituak ondoko gaiaren inguruan arituko dira: Latinoamerikarren integrazioa eta munduan izan duten eragina: Demokrazia, giza eskubideak, generoa eta immigrazioa.

Azkenik, etzidamu, ekainak 21, aurretik aipaturiko EHUko Esperientzia Gelen Erdiko Patioa horretan Identibuzz proiekzioa egingo dute, 18:00etan. Handik ordu erdira, halaber, Getxoko Udalak antolatutako Zubiak Film laburren Lehiaketaren lehenengo edizioaren film labur sortaren proiekzioa; oraingo honetan Aniztasunaren alde eta Bereizkeriaren kontrakoak. Amaitzeko, solasaldia egingo dute 19:00etatik aurrera.

Azken hiru egun horietako egitarauz gain, badira hainbat erakusketa ere.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button