BESTELAKOAK

Corto Maltes eta “V for Vendetta” Iruñeko komiki azokan

Hilaren 4an hasi zen Nafarroako Komiki Azokaren bigarren edizioa eta 11ra bitartean iraungo du. Ekimena Kondestablearen jauregian egiten ari da. Bertan, besteak beste, Forges eta David Lloyd marrazkilariak (V for Vendetta lanaren egileetako bat dugu azken hau) izango dira.

Horrez gain, Hugo Pratt, Corto Maltes pertsonaia ezagunaren autorearen inguruko zinema zikloa eta hitzaldi sorta ere atondu dute.

David Lloydi dagokionez, Alan Moorek 80ko hamarkadan idatzitako V for Vendetta komiki ezagunaren marrazkien egilea da, eta berariaz diseinatu duen erakusketa ekarriko du Nafarroara.

Antonio Fraguas de Pablo Forges (Madril, 1942), ere izango da Iruñean. El Pais egunkarian egunero argitaratzen duen tiran Espainiako errealitate sozialaren kritika egiten du. Los Forrenta años erakusketa ere ekarriko du gurera, frankismoaren 40 urteko diktadura jorratzen du.

Azkenik, azokak Rafa Ramos omenduko du. Ramos Leo Verdura eta La tribu de Aitor lanen egilea, 2000n hil zen, 52 urte zituela.

Komiki azokaren egitarau oparoa hemen jasotzen da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button