MUSIKA

Truna eta One Man Nation bikotea L’Monon

 

Dr. Truna (Valentzia) eta One Man Nation (Singapur) musikari esperimentalek emanaldi inprobisatua egingo dute gaur 20:30ean Bilboko L’Mono aretoan.

Dr. Trunak txeloa eta berak eginiko musika-tramankuluak jotzen ditu, “luthier elektronikoa” omen da. Bestalde, One Man Nation Singapurreko musikariak “erraietako elektronika” jorratzen omen du.

Bi musikari hauen emanaldi inprobisatuetan abangoardiako soinuak, teknologia, doinu elektronikoak, eta hainbat soinu-ehundura uztartzen dira saio esperimental bezain arriskutsuak gauzatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button