MUSIKA

Toundra, Belako, Joseba B. Lenoir, Kokein, Biznaga, Melange eta Vulk, Eibarko Ez Dok Fest jaialdian

Ekainaren 1ean eta 2an, Ez Dok Fest jaialdia egingo da Eibarko Unbe kirol Konplexuan. Antolatzaileek kartel itzela ondu dute estatuko eta Euskal Herriko taldeekin.

Egitarauari begiratuz gero, ohartu gara arduradunek ertz askotako rock independenteari erreparatu diotela kartela egiterakoan, tartean, Toundraren metala eta Belakoren proposamen dantzagarria.

Horiei, bestelako talde interesgarrien proposamenak gehitu dizkiete, besteak beste: Biznaga eta Futuro Terror, biak ala biak estatuko punk-rock talde bikainak; Melange madrildarren psikodelia; Vulk bilbotarren post-punka; Joseba B. Lenoir-en rock latza; Cuchillo de Fuegoren noise-rocka edo Dead Broncoren country-rocka.

Informazio gehiago: ezdokfest.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button