BESTELAKOAK

Ainara Legardonek ikastaroa zuzenduko du Bilbon

Musikariaren esparru legalari buruzko ikastaroa emango du Ainara LeGardon musikariak, uztailaren 12an, Bilbao Centro merkatari gunean; prestakuntza-saio hori Musikari Euskal Herriko Musikariak eta Euskadiko Soinuak programak ondu dute.

LeGardonek ondoko gaiak jorratuko ditu saio horretan, besteak beste: Jabetza Intelektuala; Autorearen eskubideen kudeaketa eta loturak egungo esparruan; eta, azkenik, Lizentzia libreak, izapide legalak eta kontratuak musika-esparruan.

Ainarak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea egin du musikaren munduan. Musikari ez ezik, hainbat esparrutan ere aritu da, betiere, musikari lotuta: ekoizle, promozio-agente…

Musikari bizkaitarrak industria musikalari buruzko hainbat ikastarotan ere parte hartu du, 2003az geroztik. Horretaz gainera, makina bat musikarirekin aholkularitza lana egin du.

Informazio gehiago: ainaralegardontalleres.wordpress.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button