MUSIKA

The Descent, Nodrama eta Kraussk, metal eztanda

Larunbatean, hilak 31, Euskal Herriko metal taldeak sustatzeko kontzertua prestatu du Herriko Burdina webguneak, Donostiako Doka Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera: The Descent, Nodrama eta Kraussk.

Banden harira, The Descent bilbotarrak dira, eta melodiekin jositako death metala jotzen dute. Bizkaitarrek The Coven Of Rats izenburuko bigarren lana aurkeztuko dute.

Nodrama ere bizkaitarrak dira, hain zuzen ere, Sopelakoak, eta metal garaikidea jotzen dute. Nodramak ere bere bigarren diskoan bildutako doinuak joko ditu.

Kraussko, berriz, mutrikuarrak dira, eta Gudaberria izenburuko estreinako lana aurkeztuko dute. Herriko Burdinaren arabera, “groove metal euskaldun eta aldarrikatzailea” jotzen dute gipuzkoarrek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button