IKUS-ENTZUN

Zazpi film berri “Kimuak” katalogoan

Euskadiko Filmategiak dagoeneko ondu du aurtengo Kimuak katalogoa. Orotara, zazpi film bildu dituzte bertan. Filmok gaur, irailak 21, hasiko den Zinemaldiaren baitan egingo den proiekzioan ikusi ahalko dira.

Aurreko urteetan baino bi film gutxiago aukeratu dituzte oraingoan. Filmok askotarikoak dira eta hainbat hizkuntzetan filmatu dira.

Euskaraz eginiko film bakarra Koldo Almandoz zinegile gipuzkoarraren lana da, Deus et Machina; Martin Rosetek berriz, frantsesez egin du Voice Over. Bestalde, gaztelaniaz filmaturiko bi film bildu dituzte: Agua (Mikel Rueda) eta Casa Vacía (Jesus Maria Palacios). Lehenengoa hezkuntzaren gaineko hausnarketa da, eta bigarrenak Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxea bizi izandako etxe abandonatua du ardatz.

Gaztelaniaz eta ingelesez egindako Bajo la almohada filmak (Isabel Herguera) ospitalean dauden haurrek eginiko marrazkiekin onduriko animazio lana da. Beerbug (Ander Mendia) ere animaziozko lana da, kasu honetan tonu umoretsua erakusten du. Azkenik, Paul Urkijoren Monsters do not exist fantasiazko lana da eta Kanbodiako umeek pairaturiko egoera salatzeko ariketa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button