IKUS-ENTZUN

Kresala eta FAS zinekluben aste honetako hitzorduak

 

Donostiako Kresala zineklubak Clermont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimentala proiektatuko ditu gaur ditu. Hala, Ten Minutes Older. The Trumpet/The Cello (2002) izenburupean, azken urteetan sarituak izan diren hainbat zinegile handiren lanak ikusi ahalko dira, hala nola, Victor Erice, Bernardo Bertolucci edo Mike Figgis zuzendarien filmak. Proiekzioa, Frantziako zine jaialdi horren harira, Tabakalerak atondu duen zikloaren baitan dago.

Kresala zineklubak bidalitako oharrean jasotzen denez, “azken teknikak eta berritasun zinematografikoak erabiliz, Ten Minutes Older. The Trumpet/The Cello (2002) lanak giza-esperientziaren alderdi oro arakatzen du: jaiotzea, heriotza, amodioa, sexua, gaur egungo dramak, historia eta antzinako mitoak, kokaleku zeharo ezberdinetan. Erabateko sortze-askatasunaz, zuzendari bakoitzak hamar minutu ditu pantailan bere interpretazioa irudikatzeko”. Emanaldia 19:30ean izango da Arrasate Kultur Aretoan.

Bestalde, Bilboko FAS zineklubak Brillante Mendozak zuzendu eta Linda Casimirok idatziriko Lola (Filipinas eta Frantzia, 2009) filma proiektatuko du bihar, otsailak 28, El Carmen aretoan, 19:45ean.

“Lola, Separen biloba erail dute bere mugikorra lapurtzeko. Ezbeharra jasan arren, bere onera etorri behar da berriz, eta hileta prestatzen hasi haizeak eta euriak erasandako Manilan. Bere familia, berriz, oso txiroa da eta ez dauka behar beste baliabiderik zerraldoa eta epaiketa-kostuak ordaintzeko; ondorioz, dirua nola edo hala lortzen saiatzen da”.

Brillante Mendoza egungo zinegile filipinar nagusia da; Europako jaialdi garrantzitsuenetan ikusi ahal izan dira bere filmak.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button